FIG Bilbaok bere kideengatik ezberdintzen duen izaera berezia mantentzen du, hau da, grabatu eta paper gaineko artearen inguruko apustu irmoa eta jaialdian zehar
aurkezten diren hainbat proiektuen ikusmira, non tailer eta artisten jarduerak publikoari hurbiltzen zaizkie hirunakako sinergia eta hizketaldia bilatuz.
Hau guztiarengatik, aste bete baten zehar Bilbao hiriak paper gaineko artearen jarraitzaile eta sortzaileentzako derrigorrezko hitzordu bihurtzen da feriaren inguruan antolatzen diren aipaturiko ekintzengatik non foro, erakusketa, bisita gidatu eta umeentzako tailerrak topa ditzazkegu besteen artean.
FIG Bilbao jaialdian jatorrizko lan grafikoa, marrazkia eta argazkia ditugu protagonista gixa. Bilboko Euskalduna Jauregia bezalako espazio batean kokaturik, jaialdi honek, urteetan zehar
artista grafiko garaikide berrien etorkizuneko aukeretara begira kokatzen den plataforma batean bihurtu da elkarlana eta intenazionalizazioa bultzatuz bere erakunde sarearen bitartez.
Bederatzigarren edizio hau azaroaren 26tik azaroaren 29ra ospatuko da Euskalduna Jauregian.
Artista berrientzat bideratua dagoen programa da, non jaialdiarekin lotura duten artista grafikoek mugikortasun eta ohiartzun publikoa lortzeko aukerak ematen zaizkie.
Jada martxan dago zazpigarren edizioa den aurtengo Open portfolioaren bigarren deialdia, bigarren deialdi hau online gauzatuko da urriaren amaieran FIG Bilbao eta Fundacion ´aceren bermearekin eta aurkezten diren artisten artean epaimahi profesional batek horietako lau aukeratuko ditu Openeko azken egunera joateko Azaroaren 28an Euskalduna Jauregian egingo den ospakizunean.
Zure dossierra urriaren 15era arte bidali dezakezu.
* Informazioa: openportfolio@figbilbao.com
Programa honen helburua, garaikidea den grabatu artearen ekoizpena sustatzea eta teknikaren inguruan antolatzen diren sistema tradizionalak berrikustea da. Horrela FIG Bilbao ariketa esperimental eta biziago batera eraman nahi du jaialdiak babesten duen artea.
Internazionala den programa batekin hasten du bere jarduera hainbat grabatu erakunde eta tailerren sinergiak bultzatuz. 2020 urtean zehar bi erakusketa antolatu dira Split (Kroazia) eta New Yorken (AEB).
Pandemia egoeragatik erakusketetan parte hartzea ezinezkoa izan duten erakusketariei zuzendutako programa. Parte hartzen duten galeriek Acercarte programarekin batera lan eginez, 20 arte ekoizpenen erakusketa eta salmenta sostengua jasoko dituzte difusio, promozio eta jaialdiaren erosle sarean sartzeko aukerarekin batera.
Jaialdiaren bederatzigarren edizioa den honetan programa online honek tailer internazionalei bideratua dago haien jarduera eta eguneroko esperientziak partekatzeko aukera emanez mahai
borobil online baten bitartez, gehigarri bezala tailerren jarduera ezagutzeko, online erakusketa eta topaketak antolatuko dira nazioarteko estudioekin jaialdian zehar.
Lantegiei buruzko informazioa, laster.
Interesa baduzu idatz iezaguzu: fig@figbilbao.com
Elisa Hernandok eta bere adituez osaturiko lantaldeak, doainiko hautaketa pertsonalizatua bat egingo dute bezeroaren aukera eta profilaren arabera jaialdian topatu ditzazkegun arte ekoizpenen artean. Bestalde, aditu hauek jaialdi bitartean gomendio eta erosketa laguntza gauzatzeko prest egongo dira erosi nahi duen edonorrentzat.